XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo udan, Iker basetxera bihurtu zanean, biharamonean ikusi eban gizon totonua.

Sekulako txerea egin eutsan etxaunak, eta ohi eben lez, bere eskeintzea egin: - Gurera morroi bahator, hango txoriak, eta erbiak, eta... gauza guztiak hiretzat izango dozak.

Ikerren burua, ostera, argitzen joian, eta bere lehengusu lehengusinekaz totonuaren erbien eta txorien autuak erabiltzen ebazan.

Iker zer honezaz konturatu zan: - Gizon totonuaren basetxea hantxe, hur-hurrean, aldapan goratxuago egonik, eta lehengusu lehengusinak beti auzoan bertan bizi izanik, zelanik ez eben sekula be ez txoririk, ez erbirik... ikusi edo susmau?.

Gura ta guraez, morroi joan behar ete zan, basetxe hatako patari politak ikusi ahal izateko?.

Kezkea sortu jaken umeei, eta zalantza ta duda usaina totonuaren berba gozoak zirala ta ez zirala.

Basetxekoak irribarre egiten eben eta alkarri begiratu, umeen erdi ixileko barriketak entzutean.